Hiri global

Hiri globala, batzuetan munduko hiri, alpha hiri edo world center deitua, munduko sistema ekonomikoan nodo garrantzitsutzat hartzen den hiria da. Kontzeptuaren jatorria Loughborough-eko Unibertsitateko geografia departamentua aurkitzen da[1]. Saskia Sassen soziologoak sortu zuen terminoa 1991n argitaratu zuen The Global City liburuan. Globalizazioaren eta hazkuntzaren ondorioz sortu diren zenbait ezaugarri betetzen dituzten hiriekin erabiltzen da. Hiri globalak, mundu mailako gaietan eragin zuzena eta neurgarria duten hiriak dira, ez bakarrik maila sozio-ekonomikoak, baita maila kulturalean eta politikoan ere.

Irizpideak

  • Hiriaren ezagutza nazioarte mailan.
  • Nazioarteko ekitaldietan edo mundu mailako garrantzia duten gaietan eragina eta parte hartzea, adibidez, ekitaldi handietan parte hartzea hainbat alorretan: kiroletan (Olinpiar Jokoak, Futbol Mundu Kopa), ekitaldi politikoak edo sozialak; edo nazioarteko erakundeen egoitza izatea.
  • Konurbazio handi baten erdigunea izatea eta metropolitar inguruan populazio tamaina handia izatea.
  • Nazioarteko lotura bezala funtzionatzen duen aireportu bat izatea, hau da, airezko lotura kopuru handia izatea munduko hiri handiekin.
  • Garraio sistema aurreratu bat izatea, bai hiri barnean bai beste hiri batzuekin.
  • Telekomunikazioen mailan azpiegitura aurreratua izatea.
  • Hiri kosmopolita izatea.
  • Berezko giro kulturala izatea, zinemaldi, musika ekitaldi, erakustaldi eta abarren bitartez.
  • Nazioarteko mailako hainbat enpresen egoitza izatea eta negozioetarako gune bezala definituko dituen hainbat jarduera izateak (feriak, burtsa...).

Sailkapenak

GaWC ikerketa

Jon Beaverstock-ek, Richard G. Smith-ek eta Peter J. Taylor-ek Globalization and World Cities Research Network (GaWC) sortu zuten. Sailkapen bat egin zuen haiek " lau zerbitzu ekoizle aurreratuen" araberako konexioetan oinarritua: kontabilitatea, publizitatea, bankuak/finantza, eta zuzenbidea. GaWC sailkapenak hiru maila ezartzen zituen eta haien barnean hainbat azpimaila sortzen zituen.

Hau da 2012ko sailkapena:

Global Cities indizea

2008an American journal Foreign Policy-k, Chicagoko A.T. Kearney aholkulariarekin eta Chicago Council on Global Affairs - ekin batera, hiri globalean sailkapen bat egin zuten, Saskia Sassen-en, Witold Rybczynski-ren eta beste batzuen irizpideak jarraituz.Sailkapena 2010ean, 2012an eta 2014an eguneratzen joan da.[2].

2014 Sailk.
Aldea
Hiria
Puntu
1 New York61.7
2 Londres58.1
3 Paris52.3
4 Tokio47.2
5 Hong Kong41.3
6 Los Angeles38.0
7 Chicago36.8
8 6 Pekin35.1
9 2 Singapur34.3
10 Washington33.4
11 2 Brusela32.9
12 4 Seul32.6
13 3 Toronto32.4
14 2 Sydney32.3
15 3 Madril31.8
16 3 Viena30.3
17 2 Mosku29.5
18 3 Shanghai29.4
19 1 Berlin29.4
20 2 Buenos Aires28.9
21 6 Boston28.6
22 5 San Frantzisko27.2
23 Frankfurt26.7
24 Bartzelona26.7
25 7 Melbourne26.7
26 Amsterdam26.3
27 2 Dubai26.3
28 9 Istanbul26.0
29 7 Miami25.5
30 Montreal25.4
2014 Sailk.
Aldea
Hiria
Puntu
31 6 Zürich25.4
32 4 Roma24.1
33 6 Stockholm23.5
34 1 São Paulo23.4
35 1 Mexiko Hiria23.0
36 3 Atlanta22.7
37 6 Munich22.4
38 Houston22.3
39 4 Geneva21.7
40 Taipei21.3
41 4 Mumbai20.9
42 1 Bangkok20.7
43 1 Kopenhage20.6
44 3 Milan20.0
45 1 Dublin18.1
46NA Budapest17.5
47NA Praga17.5
48NA Vancouver17.5
49 1 Kairo17.5
50NA Dallas17.4
51 3 Jakarta17.2
52 3 Bogota16.4
53 4 Kuala Lumpur16.3
54 8 Tel Aviv15.9
55 8 Osaka15.8
56 3 Rio de Janeiro15.6
57 9 New Delhi15.2
58NA Santiago14.7
59 7 Johannesburg14.2
60NA Varsovia13.6
2014 Sailk.
Aldea
Hiria
Puntu
61NA Lima13.6
62NA Abu Dhabi13.3
63 12 Manila12.7
64NA Doha12.4
65NA Riyadh11.5
66 6 Guangzhou11.0
67 12 Caracas10.9
68 12 Nairobi10.5
69 11 Bangalore10.2
70 9 Ho Chi Minh Hiria8.9
71NA Lurmutur Hiria8.9
72NA Chennai7.6
73 8 Shenzhen7.2
74 15 Lagos7.2
75 12 Dhaka7.1
76 14 Karatxi6.9
77NA Manama6.8
78NA Casablanca6.3
79 15 Kalkuta6.0
80NA Addis Abeba5.7
81NA Tunis5.3
82NA Lahore4.8
83NA Kinshasa4.7
84 18 Chongqing3.8

Iruditegia

Alfa++

Alfa+

Alfa

Alfa–

Erreferentziak

Kanpo estekak