1969ko musika

1969ko musikari dagokionean, urte horretan egin ziren jaialdi erraldoiak izan ziren beharbada gertakizun ospetsuenak. The Rolling Stones taldearen emanaldian, gazte bat hil zuen “Hells Angels” taldeko kide batek AEBetako Kaliforniako Altamon herrian ospatu zen “Altamont Speedway Free Festival” jaialdian. Esan ohi da hippie aroaren amaiera markatu zuela, “Woodstock nazioaren heriotza”, kritikoek dioten bezala. Oraindik sonatuagoa izan zen AEBetako New Yorkeko Woodstock herritik gertu egin zen “The Woodstock Music and Art Festival” jaialdia. Garaiko musikari ospetsuenek hartu zuten parte, eta historiako kontzertu-sorta handienetakoa dela esaten da. Bestalde, Europan ere egin ziren beste bi jaialdi handi. Batetik, Ingalaterrako Wootton Bridge herrian egin zen “The Isle of Wight Festival” jaialdia eta, bestetik, “Festival Actuel” bezala ezagutzen dena, Belgikako Amougies herrian egindakoa.

Woodstock-eko Bakearen eta Musikaren oroitarria, 1984. urtean jarria jaialdia egin zen lekuan

AEBetako eta Erresuma Batuko musikariek jarraitu zuten betetzen zerrendetako lehen postuak. Halere, salbuespen batzuk egon ziren, hala nola, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg (Frantzia), Shocking Blue (Herbeherak) eta Georges Moustaki (Frantzia).

David Bowie musikari britainiarraren Space Oddity abestia izan zen urte honetako arrakasta handienetako bat; BBC telebista kateak abestia aukeratu zuen Apollo 11 espazio-ontziaren ilargiratzearen emankizunerako.

King Crimson banda britainiarraren lehen diskoa, In the Court of the Crimson King, aitzindaria izan zen rock progresiboaren garapenean, baita The Moody Blues, Procol Harum, The Nice, Genesis, Yes eta Pink Floyd taldeek kaleratu zituztenak ere. Modu honetan, rock progresiboak berezko entitatea lortuko zuen rockaren barruko genero gisa.

The Stooges talde estatubatuarraren lehen albuma, The Stooges, ere urte honetan kaleratu zen, eta nahiz eta arrakasta handirik ez izan, denborarekin punk rockaren erreferentziazko diskoa bilakatuko zen. Gauza bera gertatu zen Kick Out The Jams MC5 Detroiteko taldearen lehen diskoarekin.Creedence Clearwater Revival taldeak aurreko urteko arrakasta sendotu zuen eta hiru LP kaleratu zituen urte honetan: Bayou Country, Green River eta Willy and the Poor Boys.

Brasilen sortu berri zen Tropikalia mugimenduari bultzada handia emanez, herrialde horretan izugarrizko arrakasta izan zuten disko bana kaleratu zituzten Caetano Velosok eta Gilberto Gil musikariek.

Euskal musikari dagokionez, aipatzekoa da Niko Etxart kantari zuberotarrak urte honetan idatzi zuela Euskal rock´n´roll abesti enblematikoa, Parisen ikasle bizi zela; hamar urte beranduago argitaratuko zen disko labur batean. Benito Lertxundik Euskal Kanta-Berria albuma kaleratu zuen bitartean, Imanol (Michel Etxegaray goitizenarekin) eta Antton Valverde kantariek lehen disko laburrak argitaratu zituzten. Baita ere, urte honetan irten ziren Mikel Laboaren Haika mutil eta Zilbor hesteak abestiak, Pantxoa Carrere-Peio Ospital bikotearen Itziarren semea, Ameslariak taldearen O gu hemen (bidean galduak) edo Erlak bikotearen Kennedy, besteak beste. Halaber, Salomé kantari kataluniarrak Eurovisión jaialdia irabazi zuen Vivo cantando abestiaren euskarazko bertsioa kaleratu zuen Kantari bizi naiz izenburuarekin.

Ikus-entzuleak 1969ko Whight Uharteko Jaialdian
Alan Silva jazzlaria 1969ko Belgikako Amougies herrian egin zen Actuel Jaialdian
Niko Etxart musikari zuberotarra, Euskal rock´n´roll abestiaren sortzailea

Gertakizunak

Urtarrila

Otsaila

  • Otsailaren 3a – Eric Burdon & The Animals taldea desegiten da.
  • Otsailaren 15a - Vickie Jones atxilotzen dute, Aretha Franklin zela esanez kontzertu bat ematen duelako. Hain izan zen ona Jonesen imitazioa, inork ez zuela sarreraren dirua itzultzerik eskatu.
  • Otsailaren 17a - Johnny Cash eta Bob Dylanek elkarrekin grabatzen dute Nashvillen. Saio horietatik, abesti bakarra, Girl from the North Country, argitaratuko zen.
  • Otsailaren 24a – Johnny Cashek bigarren zuzenekoa grabatzen du espetxe baten barruan, oraingo honetan San Quentinekoan (Kalifornia, AEB). Albumak At San Quentin izenburua eramango du eta bertan egongo da A Boy Named Sue abesti arrakastatsua.

Martxoa

David bowie 1974an

Apirila

  • Apirilaren 22a
    • The Who taldeak lehen aldiz aurkezten du osorik Tommy rock opera, Erresuma Batuko Dolton herrian emandako kontzertuan.
    • John Lennonek izena aldatzen du ofizialki. John Winston Lennon izatetik John Winston Ono Lennon izatera pasatzen da.
  • Apirilaren 28aChicago taldeak bere estraineko albuma kaleratzen du, The Chicago Transit Authority.
  • Apirila (egun zehatza ezezaguna)

Maiatza

Ekaina

The Who 1980ko emanaldi batean

Uztaila

  • Uztailaren 1a - Cornelius Cardew musikari esperimentalaren Scratch Orchestra taldeak lehen kontzertua ematen du. Hemen hasiko da Brian Enoren musika ibilbidea.
  • Uztailaren 3a -
    • Brian Jones hilda aurkitzen dute Ingalaterrako Sussex hiriko bere etxeko igerilekuan, The Rolling Stones taldea utzi eta ia hilabetera.
    • Newporteko Jazz Jaialdiaren 16. edizioa hasten da AEBetako hiri horretan. Hilaren 3tik 6ra luzatuko da.
  • Uztailaren 5a - The Rolling Stones taldeak doako kontzertu bat eskaintzen du Londresko Hyde Parken Brian Jonesen omenez; bandaren lehen emanaldia da Mick Taylor gitarristarekin. Uste da 250.000 eta 400.000 artekoa izan zela ikusle kopurua.
  • Uztailaren 7a - Blind Faith taldeak doako kontzertu bat eskaintzen du Londresko Hyde Parken.
  • Uztailaren 8aTxileko Santiagoko Saint George eskola elitistan Víctor Jara kantari txiletarrari harriak botatzen dizkiote entzule batzuk, Preguntas por Puerto Montt abestia interpretatzen hasten denean.
  • Uztailaren 12a – Víctor Jara kantugile txiletarrak Plegaria a un labrador abestia kantatzen du Txileko Unibertsitate Katolikoan antolatutako “Primer Festival de la Nueva Canción Chilena” jaialdian. Bera gertatzen da garaile, Richard Rojas abeslariarekin batera.
  • Uztailaren 31Elvis Presley zuzeneko emanaldiak eskaintzera itzultzen da Las Vegasen.

Abuztua

Iraila

Urria


Azaroa

  • Azaroaren 1a – Zazpi urteren ondoren, Elvis Presley Billboard zerrendako lehen postura iristen da Suspicious Minds abestiarekin.
  • Azaroaren 8a - Simon & Garfunkel bikoteak, biran lehen aldiz banda batekin, kontzertu bat ematen dute Illinoiseko Carbondale hirian. Emanaldiaren grabaketa ez da kaleratuko 1999ra arte, Village Vanguard izeneko bilduma batean.
  • Azaroaren 15a
    • 500.000 lagun biltzen dira Washington D.C.n bakearen alde, AEBetan inoiz egin den gerraren aurkako mitin handienean. Arlo Guthrie, Pete Seeger, Peter, Paul y Mary, John Denver eta Mitch Miller daude parte hartzaileen artean.
    • Karlheinz Stockhausen musikariari eskainitako Musik für die Beethovenhalle ikuskizuna ematen da Alemaniako Bonn hirian. Lau espazio desberdinetan aurkezten da, lau ordu t’erdiz modu jarraian.
  • Azaroaren 30a - Simon & Garfunkel bikoteak telebistaz transmititzen du Songs of America, gerraren eta pobreziaren aurkako ordubeteko programa, 1969ko birako irudiz lagunduta.
  • Azaroa (egun zehatza ezezaguna)
    • Simon & Garfunkel bikoteak emanaldi bat eskaintzen du Iowako Unibertsitatean. Bertan Bye, Bye Love abestia grabatzen dute, geroago Bridge Over Troubled Water diskoan aterako dena.

Abendua

  • Abenduaren 2a – Paco Ibáñez kantari valentziarrak Parisko Olympia aretoan ematen duen kontzertu ospetsua grabatzen da. Hurrengo urtean kaleratuko da formatu bikoitzean.
  • Abenduaren 6a –
    • The Jackson 5 taldeak estreinako diskoa kaleratzen du, Diana Ross Presents The Jackson 5.
    • The Rolling Stones taldeak antolatutako "Altamont Speedway Free Festival" jaialdia egiten da AEBetako Californiako Altamont hiriko autodromo abandonatuan. Santana, Jefferson Airplane, The Flying Burrito Brothers, Crosby, Stills, Nash and Young eta The Rolling Stones izan ziren parte hartu zuten taldeak. Jaialdian indarkeria ekintza larriak egon ziren: gazte bat erail zuten eta beste hiru istripuz hil ziren. Hori dela eta, esan ohi da hippie aroaren amaiera markatu zuela, “Woodstock nazioaren heriotza”, kritikoek dioten bezala.
  • Abenduaren 13aLluis Llach kantautore kataluniarrak kontzertu bat ematen du Bartzelonako Palau de la Música aretoan. Entzuleei esaten die, zentsura dela eta, ezingo duela L’estaca kantu ospetsua abestu. Halere, Llachek eta taldeak abestiaren bertsio instrumental bat egiten dute eta entzuleek jartzen dizkiote hitzak. Kontzertua grabatua izango da eta 1970ean irtengo da diskoa Ara i aquí izenarekin.
  • Abendua (egun zehatza ezezaguna)
    • Fairport Convention taldeak kaleratzen du folk-rock estiloaren aitzindaria den Liege & Lief albuma.
    • Maria del Mar Bonet kantugile kataluniarrak abesti poetiko onenaren Disc Català de l’Any saria jasotzen du.

Data ezezaguna

Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui (zutik, ezkerretik hirugarrena) eta Paco Ibáñez (zortzigarrena) kantariekin: Joxean Artze (ezkerretik bigarrena), Benito Lertxundi (laugarrena), Mikel Laboa (seigarrena), Jose Angel Irigarai (zazpigarrena), Xabier Lete (makurtuta, ezkerretik lehenengoa) eta Lourdes Iriondo.

Sortutako musika taldeak

Desegindako musika taldeak

  • Eric Burdon and the Animals (berriz elkartua 1975ean)
  • The Jeff Beck Group (berriz elkartua kide desberdinekin 1971ean)
  • The Lovin' Spoonful
  • Manfred Mann

Argitaratutako albumak

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Kaleratze data ezezaguna

Argitaratutako singleak eta EPak

Urtarrila

Otsaila

  • Otsailaren 28a - Sorry Suzanne / Not That Way at All – The Hollies
  • Otsaila (egun zehatza ezezaguna)

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

  • Abuztua (egun zehatza ezezaguna)
    • Don't Forget to Remember / The Lord - Bee Gees
    • Hot Fun in the Summertime / Fun - Sly and the Family Stone

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

  • Abendua (egun zehatza ezezaguna)

Kaleratze data ezezaguna

  • Aita nuen saltzaile / Peru gurea / Agota / Bost ogei urtetako - Lurdes Iriondo-Xabier Lete
  • Aizea bare-bare / Arrantzalea - Yon Libarona
  • Aizean dabilla / Emazte bat nahi zuen / Zer naiz ni zu gabe / Arkitzea – Juan Miguel
  • Ama / Beti Euskaldun / Izazu nitzaz kupira / Txantxangorri – Beti abeslari
  • Amapolas y espigas / Carro y camino – Pablo Guerrero
  • Arren, Jauna / Baby nerea / Bihotz, arima, bizitza / Berriro hasiAmeslariak
  • Atzo tun tun / Bat eta bi / Xabiertxo / Uxo txuria – Aur kantariak
  • Aurresku / Aita barikUrretxindorrak
  • Bein yoan nintzan azokara / Euskera, oi euskera / Zeruko izar ederrok / Illoba laztana – Aur kantariak
  • Binbili / Errekatxo kantaria / Iruten ari nuzu / Akerra ikusi degu – Aur kantariak
  • Blanca Navidad / Hoy cuna; mañana cruz...Kontrapuntoak
  • Bourrée / Fat ManJethro Tull
  • Com Ho Fa El Vent / l'Olivera - Joan Manuel Serrat
  • De Mica en Mica / La Carmeta - Joan Manuel Serrat
  • El tiempo no tiene nada que ver / Los piratas / Un buen par de patadas / Anastasia queridaNacha Guevara
  • El sandierito / Tonada del viejo amor - Aníbal Sampayo
  • En el portalín de piedra / Ya se escuchan las panderetas - Víctor Manuel
  • Ez dugu jairikan behar / Hik eta nik / Langile batek dio... / Atzo, gaur, biharImanol (Michel Etxegaray goitizenarekin)
  • Ezin aztu / Aurtxoa seaskan - Luis Mariano
  • Galdua naiz / Dim-dam-bolera - Unai
  • Gernikako arbola / Andereño / 24 urte - Bittor Egurrola
  • Gola seca / Història d'un amic / La fàbrica Paulac / Cançó d'amor - Ovidi Montllor
  • Gracias a la vida / Te recuerdo Amanda - Mercedes Sosa
  • Haika mutil / Ituringo arotza / Zure begiek / Zilbor hesteak - Mikel Laboa
  • Irene / Despertar / Res no ha acabat / Temps i temps - Lluís Llach
  • Irripar bat / Jabetasuna / Hitzak dira - Benito Lertxundi
  • Itxas-alargunari, lo abestia / IbilkariaPatxi Andion
  • Itziarren semea / Eñaut bidegorri / Ttakulin / Jo bezate ezkilek - Pantxoa Carrere-Peio Ospital
  • Jo em donaria a qui em volgués / Si véns prest - Maria del Mar Bonet
  • Kanta kanta / Aurtxoa seaskan - María Ostiz
  • Karraxi / Zure uleak - Andoni
  • Kennedy / Hoietakoak / Amonatxo / BakardadeaErlak
  • La Luciérnaga / Canción Del Pan / La Muerte Del Niño Herido / Canción De AmorElisa Serna
  • La Paloma / En Cualquier Lugar - Joan Manuel Serrat
  • La Trinca / Quin nas! - La Trinca
  • Lore pollit bat / Biok ezagutzean - Unai
  • Lorerik ederrenak / Arrokeria / Ana / Zuri bakarrik - Txairo
  • Maite zaitut neska / Gaueko ixiltasuna - Andoni
  • Maiteaz galdezka / Seaska kanta / Giza aberea / Urrillaren 28 egunXabier Lete
  • Mare Lola / Bon Dia / Temps de Pluja - Joan Manuel Serrat
  • Martin Luther-i kanta / Go marchinin'/ Biafra / O gu hemen (bidean galduak)Ameslariak
  • Me gustan los estudiantes / A desalambrar - Daniel Viglietti
  • Menina dos Olhos Tristes / Deus te Salve Rosa / Canta Camarada / Lá Vai Jeremias - José Afonso
  • MiniaturesPau Riba, Sisa, Cachas eta Albert Batiste
  • Mox mox / Eragiozu / Bat txardina / Dulun dulun-Zozoak eperrak / Atxia motxia / Nora zoazte / Sarian zun zun / Kukubiku-Don don kandel - Lourdes Iriondo
  • Munduaren esker ona / Gaberako aterbea / Denak ala iñor ez / Lillurarik ezMikel Laboa
  • My Way / Blue Lace - Frank Sinatra
  • Natural Born Bugie / Wrist Job - Humble Pie
  • Nire eskaria / Geroa / Bake uso / Unibersalak - Bittor Egurrola
  • No Vale de Fuenteovejuna / A Cidade / Era de Noite e Levaram / Bailia - José Afonso
  • Nuestra bandera / Esta canción nombraDaniel Viglietti
  • Oklahoma / Itsas mutila / Ibaiak / Arrantzale - Lurgabe
  • Pello Joxepe / Kattalin / Astea luze / Iru andereakOskarbi
  • Penélope / Tiempo de Lluvia - Joan Manuel Serrat
  • Promes bat / Esaiozu / Hurrezko sasoia – Orquesta Naikari
  • S. Macaio / Vai Maria Vai / Qualquer Dia / Já o Tempo se Habitua - José Afonso
  • Saps / Camí Avall - Joan Manuel Serrat
  • Si has begut, no condueixis / Cap aquí!, cap allà!La Trinca
  • Solferinoko itsua / Ama / Bañan ez – Enarak
  • Spinning Wheel / More and More - Blood, Sweat & Tears
  • Sweet Dream / Seventeen - Jethro Tull
  • Try (Just A Little Bit Harder)Janis Joplin
  • Txanboliñ txikia / Baso-Bidean - Javier Madina
  • Tu Nombre Me Sabe a Yerba / Balada de OtoñoJoan Manuel Serrat
  • Una il·lusió / Respon-me - Lluís Llach
  • Utsa / Kontxesi-ri / Peru gurea / Goizian goizik - Antton Valverde
  • Urak dakarrena / Begiak / Herri behera / Miña ta griña - Josepe Irigarai


Kanpo estekak