España izenaren jatorria latinezkoHispania da, Iberia izendatzeko erromatar izena. Hispaniaren jatorria, berriz, ez da argia: batzuek diote Ispanihad («untxien lurra» edo «izkina») hizkuntza punikotik datorrela, eta Espainiaren kokapen geografiaren ondorioz jarri zitzaiola izena; Hadrianoren garaiko Espainiako erromatar txanponetan ere, untxi bat ere agertzen zen.[5]
Orografia eta kokapen geografikoaren eraginez, oso klima desberdinak daude Espainian. Hiru klima eremu nagusi daude, Köppen klima sailkapenaren arabera:[8][9][10]
klima mediterraneoa, uda beroekin, Csa: Mediterraneoko eta hegoaldeko Atlantikoko itsasaldean, Andaluzia eta Extremadurako barnealdean, eta erdialdeko zati handienean;
Lehenengo hominidoak duela 1,2 milioi urte agertu ziren Iberiar penintsulan, BurgoskoAtapuerca aztarnategian aurkitu diren arrastoen arabera.[11]Homo antecessor-en aztarna zaharrenak, berriz, orain dela 800.000 urte ingurukoak dira. Lehen Homo Sapiens gizakiak duela 40.000 urte agertu ziren, herri aurre-indoeuroparren arbasoak direnak, beste gizaki espezieak iraungi baitziren. Goi Paleolitoan, duela 16.000 urte, Magdaleniar kultura garatu zen Bizkaiko golkoaren inguruan, alegia, Euskal Herrian, Asturiasen eta Kantabrian, Dordoinarekin batera. Gizaki horiek bisonteak, zaldiak, eta beste animalia batzuk margotu zituzten haitzuloetan, duela 12.000-15.000 urte inguru; halakoak geratu dira, besteren artean, Altamirako leizean (Kantabria).
Neolitoan, K.a. 5.500 inguruan, Kanpai formako ontziaren kultura agertu zen. Mende horietan metalgintza eta nekazaritza garatu zen, eta monumentu megalitikoak eraikitzen hasi ziren. El Algarko nekazari kultura K.a. 2.000. urtekoa da; metalen teknikak erabiltzen aitzindari izan ziren; brontzea, urrea eta zilarra landu zituzten. K.a. 1.000 urte inguruan, itsasoko kultura garatu zen Tartessosen; iberiarrak, berriz, penintsularen ekialdean kokaturik zeuden. Itsasoko merkataritzak garrantzi handia izan zuen; feniziarrek koloniak sortu zituzten hegoaldean, Gadir (Cádiz), Sexi (Almuñécar) eta Abdera (Adra),[12] eta greziarrek ipar-ekialdean, Empúries eta Rhode.[13] K.a. 900. eta 800. urteetan herri zeltikoak hasi ziren Europako erdialdetik, Pirino mendiak gurutzatuz, Iberiar penintsulan sartzen.
Erromatar aginteak iraun zuen sei mendeetan, bertako biztanleak erromatartuak izan ziren, eta tokiko buruak erromatar aristokraziaren parte bilakatu ziren.[14] Hispaniak urre, artile, oliba olio, ardo eta laborez hornitu zuen Erromatar Inperioa. Hadriano, Trajano eta Teodosio enperadoreak eta Seneka filosofoa Hispanian jaio ziren. Kristautasuna I. mendean iritsi zen, eta II. mendean hartu zuen indarra hirietan.[14]
VIII. mendearen hasieran, Iparraldeko Afrikakomairumusulmanek penintsulan sartu ziren eta, bisigodoen arteko liskarrak baliatuz, ia osorik beretu zuten denbora gutxian. Ipar-mendebaldeko eskualde menditsuak besterik ez zion eutsi konkistari. Lege islamikoaren azpian, kristau eta juduei uzten zitzaien beren erlijioa praktikatzen, baina zerga berezi bat (jizya) ordaindu behar izaten zuten, eta musulmanek baino eskubide gutxiago zeukaten.[16] Asko musulman bihurtu ziren, eta X. mende amaieran muladiak (iberiar jatorriko musulmanak) gehiengoa ziren Al-Andalusko biztanlerian.[17]Guadalquivirren haranean, Valentziako itsasaldeko ordokian, Ebroren haranean eta, geroago, Granadan, Iparraldeko Afrikan jatorria zuten berbere komunitate handiak kokatu ziren.[18]
Asturiasko Erresuma kristaua VIII. mende hasieran sortu zen, Covadongako guduaren ostean. 739an, musulmanak egotziak izan ziren Galiziatik. 910an, Leongo Erresuma sortu zen, hiriburua OviedotikLeónera eraman zutelarik. Denbora luzean hori izan zen erresuma kristaurik garrantzitsuena; 1065ean, Gaztelako Erresuma bilakatu zen. Pirinioetan, berriz, Nafarroako Erresuma eratu zen mendebaldean eta zenbait konderri erdialdean (Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorza), eta frankoek Hispaniako Marka sortu zuten ekialdean. Kordobako Kalifa-herria taifetan zatitu zenean, erresuma kristauek iniziatiba hartu eta hegoalderantz zabaldu zituzten beren lurraldeak. Nafarroako Erresumak XI. mendean izan zuen bere une gorena, Errioxa konkistatu eta Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorzako konderriak bereganatu zituenean.[15]
XI. mende amaieran, Clunyko ordenak bultzatuta hiriak eta burguak sortzen hasi ziren Penintsula iparraldean barrena Santiagoraino, «frankoek» kolonizatuak (gehienetan okzitaniarrak), Donejakue bidefrantses deituaren hasieratzat jo izan dena. Santiago sinbolismo kristau handiko hiri bihurtu zen Penintsulako erresuma kristauentzat. 1085ean, kristauen garaipen estrategikoa izan zen Toledo hiria hartzea. 1118an, Alfontso I.a NafarroakoakZaragoza konkistatu zuen. 1134an, Alfontso I.a hil ostean, Nafarroa eta Aragoi behin-betiko bereizi ziren. Harrezkero, Gaztelako Alfontso VIII.ak eta bere aurreko erregeek estutu egin zuten Nafarroaren gaineko presioa. 1199tik 1200era, Nafarroa inbaditu zuen, eta erresuma hori itsaso irteera zuzenik gabe utzi, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia eskuratuta.
XII. mendean, Ipar Afrikako almorabideen eta almohadeen esku-hartze militarrak geldiarazi egin zuen erresuma kristauen oldarraldia Al-Andalusen barrena. 1212an, baina, Gaztela, Aragoi eta Nafarroak bat eginik Navas de Tolosako guduan almohadeak garaitu zituzten. Handik aurrera, kristauek hegoaldeko gotorleku nagusiak eskuratu zituzten: Kordoba 1236an eta Sevilla1248an. XIII. mendean, Aragoiko Koroak indar handia lortu zuen Mediterraneoan zehar, eta Siziliako Erresuma konkistatu zuen.[19] Garai hartan sortu ziren Palentziako (1212/1263) eta Salamancako (1218/1254) unibertsitateak. Izurri Beltzak herrialdea sakailatu zuen 1348tik aurrera.[20]
1492an, Kristobal Kolon Ameriketara iritsi zen, eta aurkikuntza horren ondorioz, Espainia indar kolonial bihurtu zen. 1516an, Karlos I.a, Herbehereetakohabsburgotar erregea, izendatu zuten Espainiako errege; 1520an, aitona Maximiliano zendu ostean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore hautatu zuten, Karlos V.a izenaz. Europako nagusigoari Ameriketako konkistak gehiturik, Espainiako monarkia Munduko ahaltsuena bilakatu zen. Baina aurkariak ere izan zituen. Gaztelan gogorki zapaldu zuen Komuneroen Matxinada eta, gertaeron lorratzean, armada nafar-frantsesak berreskuratutako Nafarroa berriz okupatu zuen (1521), oraingoan behin betiko. Alemanian Martin Lutherrenerreforma protestantearekin bat egin zuten printzeen aurka borrokatu zen. Azkenik, Augsburgeko bakea sinatu behar izan zuen 1555ean.[23] Horiek horrela, 1556an Karlosek inperioa zatitu zuen: Alemania anaia Fernandori utzi zion; Espainia, Italia, Herbehereak eta Ameriketako inperioa, berriz, Filipe semeari.[15]
Habsburgotarren agintaritza 1700ean bukatu zen, Karlos II.a seme-alabarik gabe hil zenean. Luis XIV.a Frantziakoaren biloba Filipe Anjoukoa izendatu zuten ondorengo, baina Leopoldo I.a Austriakoak ez zuen onartu borboien dinastia ezartzea.[15] Horrek Espainiako Ondorengotza Gerra (1701–1714) ekarri zuen. Filipe V.aren tropek Bartzelonari eraso egin, eta kataluniar erresistentzia zapaldu zuten, habsburgotarren aldekoa. Horren ondorioz, Espainiak galdu egin zituen Herbehereak, Milanerria, Sardinia eta Napoli. Gainera, erregetzaren peko administrazioa berdintzeko lehen aurrerapauso handia eman zen: Oin Berriko Dekretuak, Katalunian gaztelar lege eta hizkuntza eredua ezartzen zutenak. XVIII. mendean, borboitarrek (Filipe V.a, Fernando VI.a eta Karlos III.a) administrazioa eta gudarostea berritu zituzten, eta herrialdea modernizatzen ahalegindu ziren, horretarako zentralismoa eta despotismo ilustratua ezarriz. Ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, eta biztanleak ugaldu egin ziren.
1808an, Napoleon Bonapartek Espainia inbaditu zuen, eta Karlos IV.ak Napoleonen anaia Josefen alde abdikatu behar izan zuen. Espainiar herriak ez zuen errege hori onartu, eta frantsesen aurkako Iberiar Penintsulako Gerra hasi zen. 1810ean, Cadizko Gorteak batzartu ziren, Bonaparteren kontrako indarrak batzeko eta konstituzio liberala idazteko.[27]1814an, gudaroste espainiar eta britainiarrek garaitu zituzten Napoleonen osteak, eta borboitarrak itzuli ziren erregetzara Fernando VII.arekin. Penintsulako gerra profitatuz, Espainiak Ameriketan zeuzkan kolonia gehienetan iraultzak piztu, eta independentzia adieraziz joan ziren. 1825erako, Espainiak bi kolonia besterik ez zuen Ameriketan: Kuba eta Puerto Rico.[28]
Fernando VII.ak Napoleonen kontrako gerran idatzi zen konstituzio liberala kendu eta errege absolutu gisa gobernatu zuen, 1820an burgesia liberalak beste konstituzio berri baten mendeko jartzera behartu zuen arte; Hirurteko Liberala izan zen. 1823an, ordea, Frantziako San Luisen Ehun Mila Semeen laguntzarekin, liberalismoa eraitsi eta absolutismoa ezarri zen berriro. Fernando VII.a hiltzean, Elisabet II.a bihurtu zen erregina, baina haren osaba Karlos Maria Isidrok ere galdegin zuen tronua; horrela lehertu zen Lehen Gerra Karlista. Ez zen dinastia afera hutsa: Elisabet erreforma liberalen eta zentralizazioaren alde zegoen; Karlosen aldekoak berriz, kontserbadoreak ziren, eta foruak errespetatzearen aldekoak.[29][15]1840an liberalak nagusitu baziren ere, 1846ankarlistak altxatu ziren Katalunian; orduan ere ez zuten arrakastatik izan.[30]
Elisabet II.aren erreginaldian jazarraldi militar ugari izan zen, bai aurrerazale, bai kontserbadore. 1868ko iraileko iraultzak eman zion hasiera Seiurteko demokratikoari. Erreginak erbestera alde egin behar izan zuen eta, ondoko urtean, gizonezkoen sufragio unibertsal zuzenez hautatutako gorte konstituziogileek konstituzio berria onartu zuten. 1870ean, gorteek Amadeo Savoiakoa hautatu zuten Espainiako errege. 1872an, Hirugarren Gerra Karlista hasi zen, karlisten altxamendu baten bidez.[31]1873anEspainiako Lehen Errepublika aldarrikatu arren,[32]1874an Borboien monarkia berrezarri zen, Elisabet II.aren seme Alfontso XII.a errege izendaturik.[33]1876ko konstituzioa onartu zenetik aurrera, Práxedes Mateo Sagasta buru zuten liberalak eta Antonio Cánovas del Castillo buru zuten kontserbadoreak txandakatu ziren gobernuan.[34] Erregimen horren arabera, adin batetik gorako gizonek, ekonomiaz aberatsak edo goi ikasketadunak, bozkatu zezaketen hauteskundeetan: Espainiako biztanleriaren % 3a.
XX. mende hasieran, sozialismoak eta anarkismoak garrantzi handia hartu zuten, eta baita Katalunia eta Hego Euskal Herriko alderdi abertzaleek ere.[15] Espainia neutrala izan zen Lehen Mundu Gerran, eta hori onuragarria izan zen merkataritzarentzat. Baina Marokoko Protektoratu Espainiarrean piztutako Rifeko Gerrak galera handiak eragin zituen; gobernuaren eta monarkiaren ospeak lurra jo zuen, eta militarrak ez zeuden pozik. Horiek horrela, 1923ko irailaren 13an Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea jo zuen.
1936ko otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularra, ezkerreko alderdien koalizioa, nagusitu zen, eta Manuel Azaña izendatu zuten presidente. Errepublikaren erreformak geldiarazteko asmoz, uztailaren 17 eta 18an, armadaren zati handi batek estatu-kolpea jo zuen; hiri handi gehienek (Madril, Bartzelona, Bilbo, Valentzia, Málaga, Donostia), ordea, Errepublikari leial iraun zuten.[40] Espainia bi gunetan zatiturik gelditu zen, bata gobernu errepublikarraren mendekoa eta bestea matxinoek kontrolatzen zutena, eta Gerra Zibila hasi zen. Francisco Franco bilakatu zen buruzagi kolpista nagusia 1936ko udazkenean. Hauek Alemania Naziaren eta Italia Faxistaren laguntza handia izan zuten; errepublikarrek barneko eta kanpoko laguntza zuten, sozialistena, komunistena, eta zenbait liberalena, eta baita Sobietar Batasunarena ere. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerakoak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketak gerarazten saiatu ziren; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.[41] Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, frankisten garaipenarekin.
Gerra Zibila matxinoek irabazirik, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsiturik, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenbiziko urteetan. 400.000 lagun erbestera joan ziren, beste hainbeste kartzelatuak izan ziren, eta 50.000 hilaraziak.[42]1937an sortutako Falange Española Tradicionalista y de las JONS zen legezko alderdi politiko bakarra.[43]Ardatzeko potentziekin kidetasun handiak bazituen ere, Francoren erregimenak neutral iraun zuen Bigarren Mundu Gerran.[44] Gerra ondoan, herrialdea isolaturik gelditu zen, eta Nazio Batuetatik at. 1955etik aurrera, egoera aldatuz joan zen; izan ere, Gerra Hotza zela-eta, Estatu Batuentzat garrantzi estrategiko handia zuen Espainian base militarrak ezartzeak, eta Franco horretaz baliatu zen. Autoritarismoa, nazionalismoa, oso katolizismo kontserbadorea sustatzea (nazionalkatolizismoa), eta gaztelania ez beste hizkuntzak zapaltzea izan ziren frankismoaren politikaren ezaugarriak. 1959an, Maroko, espainiar eta frantziar protektoratu izandakoa, independizatu zen, eta 1968anGinea Espainiarra. 1969an, Francok Joan Karlos Borboikoa, Alfontso XIII.aren biloba, izendatu zuen bere ondorengo,[45] eta hark estatuburuaren eginbeharrak hartu zituen bere gain diktadoreak osasuna galdu zuenean, 1974ean. Izan ere, diktadoreak Carrero Blanco almirantea zuen haren ondorengo izendatuta. Plan hori, baina, zapuztuta geratu zen, ETAren sona handiko bonba eraso batek hura hil zuenean, 1973ko abenduan.
1975eko azaroaren 20an, Franco hil zenean, berehala ikusi zen diktadurak ez zuela luze iraungo. Carlos Arias Navarro zen gobernuko lehendakari eta postu horretan egon zen denboran argi erakutsi zuen ez zela gauza Espainian ezinbestekoa zen demokratizazio prozesua abian jartzeko, aldiz, erregimeneko ultren edo «bunkerraren» aginduetara egon zen azken unea arte. Begirale askoren iritzian, Juan Carlos de Borbón, zeina Joan Karlos I.a izenarekin Espainiako errege baitzen 1975eko azaroaren 27az gero, erregimeneko agintarien esanetara zegoen txotxongilo bat baino ez zen. Baina, 1976. urtearen erdialdera, Joan Karlos erregeak pertsona gazteago bat izendatu zuen gobernuko lehendakaritzarako, trantsizio demokratikoa egiteko gai izango zen norbait: Adolfo Suárez. Karisma handiko gizona eta politikari trebea izaki, Suárezek bideratu zuen Espainia aniztasunaren eta demokraziaren mundura, odol isurketarik gabe. Alderdi politikoen legeztatzea, amnistiaren legea, lehen hauteskunde libreak (1977ko ekaina) eta 1978ko konstituzio berriadostua izan ziren trantsizio demokratikoaren aldi garrantzizkoenak. Dena den, 1977ko Amnistia Legeak zigorgabe utzi zituen frankismoaren krimenak (114.266 lagun desagerturik), eta Gasteizko martxoaren 3ko edota Atochako sarraskien erantzuleak epaitu gabe gelditu ziren.[46]
Konstituzio berriak aukera eman zuen Espainiako herri gutxituetako nazionalismoek, konstituzio horretan nazionalitate historiko deitutakoek (Euskal Herria, Katalunia eta Galizia), erreibindikatzen zituzten autogobernu eskaerak autonomia estatutuen bitartez bideratzeko. Aldiz, estatuak, Rodolfo Martin Villa buru zuela, autonomien eredua Espainiako gainerako lurralde guztietara zabaldu zuen 1980tik aurrera, katalanen eta euskal herritarren indarrari kontrapisu egiteko.[47][48]LOAPA legea izan zen berdintze ahalegin horren lehen pausoa;[49] estatu eredu horri "kafea denontzat" deitu zaio ("café para todos").[47] Espainiako Koroak hasieratik hartu zuen Espainiako nazio batasunaren gidaritza sinbolikoa eta, hainbaten iritziz, erregearen parte hartzea funtsezkoa izan zen Antonio Tejero koronelak, 1981eko otsailaren 23an, Madrilgo parlamentuan egin zuen estatu-kolpe ahalegina menderatzeko orduan. Adolfo Suárez, berriz, nahiz eta trantsizio demokratikoaren garaian politikari ausart eta abil gisa agertu, ez zen gauza izan bere proiektu zentristaren buruan (UCD) 1982ko hauteskundeak irabazteko, eta ordu arte oposizioan egondako Alderdi Sozialista (PSOE) igo zen agintera. Felipe González hautatu zuten gobernuko lehendakari.
1982tik 1996ra, PSOE egon zen agintean; garai hori modernizazio eta eguneratze aro bat izan zen Espainiarentzat, eta mendebaldeko erakunde garrantzitsu batzuetan sartu zen (Europako Ekonomia Erkidegoa; NATOn, jende askoren oposizioarekin, nahiz sartzearen aldekoek erreferenduma irabazi zuten); sona handiko bi ekitaldi berezik ospe handia eman zioten Espainiari munduan: Bartzelonako Joko Olinpikoek eta Sevillako Erakusketa Unibertsalak, biak 1992an. Azkenean, ordea, hainbat ustelkeria kasutan eta GALen ekintza terroristetan zikindu ondoren, 1996ko martxoko hauteskundeak galdu zituen Felipe Gonzálezek Alderdi Popularraren (PP) mesedetan, eta alderdi horretako José María Aznar hautatu zuten Espainiako lehendakari.
XXI. mendea
2000. urteko hauteskundeak ere PPk irabazi zituen, aurrekoetan baino abantaila handiagoz, gehiengo absolutua erdietsi baitzuen José María Aznarren alderdiak. Beren desadostasunak gorabehera, Espainiako bi alderdi nagusiak, PP eta PSOE, bat etorri ziren Europar Batasunari buruzko ekonomia politikan, haren aldeko apustua egin baitzuten, zalantzarik gabe, eta zintzo bete baitzituzten Europatik markatu zitzaizkien ekonomia irizpideak: inflazioaren eta defizit publikoaren aurkako borroka eta diru politika zorrotzagoa. Politika horrek, beraz, arrakasta izan zuen eta, hala, 1999ko urtarrilean, euroa osatzen zuten estatuen artean zegoen Espainia.
Euskal terrorismoaren aurkako borroka, berriz, askoz ere auzi korapilatsuagoa izan zen, eta adostasunak eta desadostasunak sortu zituen, tarteka, alderdi nagusien artean. 1998an, ETAk alde bateko su-etena aldarrikatu zuen, euskal abertzale moderatuak (EAJ-PNV eta Eusko Alkartasuna) subiranotasun dinamika batean sartzearen truke, eta Madrilgo gobernuarekin negoziatzeko borondatea adierazi zuen, baina su-etenak ez zuen askorik iraun, 2.000. urtearen hasiera aldera, ETAk bertan behera utzi baitzuen eta berriz hasi baitzen atentatuak egiten, gero eta gogorragoak: politikarien, enpresaburuen, kazetarien eta edozein herritarren aurka.
Bestalde, Aznarren agintaldian, Espainiak soldaduak bidali zituen bai Afganistanera eta bai Irakera, Estatu Batuetako George W. Bush lehendakariaren aginduz bi herrialde horietan egindako inbasioetan laguntzera; Irakeko Gerran parte hartzeak sekulako protestak eta manifestazioak eragin zituen Espainian, munduko beste bazter askotan bezala. 2004ko martxoaren 11n, legebiltzarrerako hauteskundeen bezperan, Espainian inoiz izan den atentaturik lazgarriena egin zuten Madrilen, 191 lagun hil eta 1.858 zaurituz. Gobernuak ETA izan zela zabaldu zuen, ideia horren kontrako zantzuak agertu ahala. Gobernuaren deskredituak piztutako krisiaren ondorioz, PP alderdiak gobernua galdu zuen, PSOEko Zapateroren alde.[oh 1]
2006an ETAk beste su-eten bat iragarri zuen, baina urtearen bukaeran hautsi zuen, Barajasko aireportuko terminal berrian bonba bat leherraraziz eta bi lagun hilez. 2008ko hauteskundeetan, José Luis Rodríguez Zapatero aukeratu zuten berriz ere Espainiako lehendakari. Hain zuzen, 2008. urtea jotzen da ekonomiaren krisialdiaren hasiera urtetzat Espainian. Hartutako haren kontrako neurriek handitu egin zuten aberatsen eta txiroenen arteko aldea. 2019an egindako kalkulu batek agerian utzi zuen argindarraren batez besteko prezioak soldatak zazpi halako igo zirela 13 urtean; Europako hirugarren argindar garestiena zuen 2019an, Alemania eta Portugaletik atzetik bakarrik.[50]
Espainia monarkia konstituzionala da. 1978an ezarritako konstituzioak estatuaren eta armadaren buru jartzen du erregea, eta erregetza herentziaz transmititzen da. Botereak honela daude banaturik:
Botere legegilea Espainiako Gorteen esku dago. Bi ganbera ditu: Diputatuen Kongresua edo Behe Ganbera, eta Senatua edo Goi ganbera. Ahalmen betearazlea gobernuko lehendakariak du; erregeak izendatzen du lehendakaria, hauteskundeen emaitzaren arabera. Lehendakariak ministroak hautatzen ditu, eta horiek ministro kontseilua osatzen dute.
Botere judiziala epaile eta magistratu ezberdinez osatutako epaitegi eta tribunalen eskumena da, Erregearen izenean. Herrialdeko epaitegi nagusia Auzitegi Gorena da.
Espainia 17 eskualde administratibotan banatua dago, autonomia erkidego izenekoak. Erkidego bakoitzaren lurraldea probintzia batean edo gehiagotan zatiturik dago. Guztira 50 probintzia dira. Bi hiri daude eurek bakarrik autonomia dutenak, autonomia hiri izenekoak. 8.111 udalerri daude.
Espainiako Indar Armatuak (siglak: FFAA edo FAS) edo Espainiako Armada da Espainia babesten duen erakunde militarra. Buruzagi Gorena Filipe VI.a erregea da, eta María Dolores de Cospedal Defentsa ministroa. Espainiako Konstituzioan ezarrita dagoenez,[51] Indar Armatuak honela banatuta daude:
2016an Espainiak 46,4 milioi biztanle zituen;[2]; dentsitatea 92 biztanle kilometro koadroko da. Biztanleen % 76,9 hiritan bizi da. Jaiotza eta heriotza indizeak Europako gainerako herrien antzekoak dira. Emankortasun indizea oso txikia da, 1,49 haur emakumeko (2016); bizi itxaropena berriz munduko handienetakoa, 81,7 urtekoa, 78,7 urtekoa gizonezkoentzat, eta 84,9-koa emakumezkoentzat. Biztanleak adinka hartuta, 0-14 urte bitartekoak % 15,4 dira, 15-24 urte bitartekoak – % 9,6, 25-54 urte bitartekoak – % 45,2, 55-64 urte bitartekoak – %11,9, eta 65 urtetik gorakoak – % 17,8.[6] Datu horiek argi eta garbi erakusten dute gizartea geroz eta zaharragoa dela, horrek etorkizunerako dakartzan arazo guztiekin (erretiratu asko eta langile gutxi).
Biztanleriaren banaketa geografikoa aldatzen ari da. 1950–60 inguruko migrazio mugimenduak, Espainia barneko mugimenduak, landatik hirirakoak eta barnealde nekazaritik periferia industrialerakoak izan ziren, batez ere. Baina periferia horretara industria astunaren krisia etorri zenez geroztik, gauzak aldatu egin dira. Hala, tradizioz industrialak izan diren eskualdeak biztanleria galtzen ari diren bitartean (batez ere, Asturiasen eta Euskadin, Katalunian gutxiago), ekonomia anitzagoa duten eskualdeak (Balear Uharteak, Kanariak, Valentzia…) dira, gaur egun, biztanle gehien erakartzen dutenak.
Banaketa etnikoa
Hizkuntzaz, kulturaz eta ohituraz –hala nola klimaz, paisaiaz, bizimoduz, etab.– aniztasun handia dago Espainiako erresumaren baitan. Francoren diktadura garaian (1939–1975), estatuak aniztasun horiek ezabatzeko ahalegin handiak egin bazituen ere, diktadura amaitu zenez geroztik, eta lurraldearen politika antolamendu berriari esker (autonomia estatutuak) beren kultura eta hizkuntza aberastasuna garatzeko aukera izan dute Espainia osatzen duten nazionalitate historiko eta gainerako eskualdeek. IjitoakXVI. mendean iritsi ziren, eta 750.000-1.000.000 dira gaur egun.[52]
Bestalde, kontuan izan behar da, Espainia tradizioz emigranteen herria izan bada ere (Ameriketara, Europara…), azken urteotan immigrazio lurralde bilakatu dela, nahiz eta atzerritar kopurua zehaztea nahiko zaila izan, asko eta asko ezkutuka sartzen baitira. Atzerritarren erdiak, gutxi gorabehera, europarrak dira, baina latino-amerikarrak eta afrikarrak ere asko dira, Maroko eta Magreb aldekoak gehienak, baina Saharaz hegoaldekoak ere bai; ez da ahaztu behar Afrikatik Europarako ate naturaletako bat dela Espainia.
1978ko Espainiako Konstituzioaren 16.3 artikuluak Espainia estatu akonfesionaltzat definitzen du: «Erlijio batek ere ez du izango estatu-izaerarik». Gainera, erlijio askatasuna bermatzen du. Estatuko erlijio nagusia katolizismoa da. Eliza Katolikoa da Konstituzioan aipatzen den bakarra, 16.3 artikuluan zehazki: «Botere publikoek [...] Eliza Katolikoarekin eta beste erlijioekin lankidetza-harremanak izango dituzte». 2023ko otsailean CISek egindako inkestan azaldu zenez, biztanleen % 56 katolikoa da, % 27,2 ateo edo erlijiogabea, % 12,6 agnostikoa eta % 2,7 beste erlijio baten jarraitzailea.[53]2005eanNew York Timesek egindako ikerketa baten arabera, espainiarren % 18 besterik ez da joaten erregularki mezetara. 30 urte baino gutxiago dituztenen artean, ehuneko hori % 14ra jaisten da.
2017an, munduko 14. indar ekonomikoa zen Espainia, BPGaren arabera, Europar Batasuneko 5.a, eta Euroguneko 4.a. 2008koAtzeraldi Handia baino lehen, munduko 8. postura iritsi zen.[56] BPGren banaketa, sektoreka, ondorengo hau da: % 2,5 besterik ez dagokio nekazaritzari, industriari – % 22,4, eta zerbitzuei – % 75,1 (2016). Biztanleria aktiboaren sektorekako banaketari dagokionez, lehen sektorean enplegatzen da biztanleria aktiboaren % 4,2, bigarren sektorean langileen – % 24, eta hirugarren sektorean edo zerbitzuetan biztanleria aktiboaren – % 71,7 (2009).[6]
XX. mendearen erdialdea arte Espainiako ekonomia arkaikoa, garapen eskasekoa eta autarkikoa izan bazen ere, modernizatze prozesu azkarra bizi izan du 1960 ingurutik aurrera. 1960ko hamarkadako hazkunde tasa handien ondoren («espainiar miraria» deitu zitzaion), motelaldi serioa bizi izan zuen (petrolioaren krisialdia) 1974tik1985 aldera arte. 1986tik1991era, ordea, beste aurrerakada bortitz bat izan zuen eta, 1992tik1994 ingurura gainbehera txiki bat izan ondoren, 1995etik mende amaiera arte hazten jarraitu zuen ekonomiak Espainian (1997an, % 3,2ko hazkundea). 1986an Europar Batasunarekin bat egin izanak guztiz baldintzatu zuen, geroztik, Espainiako agintariek bideratu zuten ekonomia politika. Hainbat gizarte arazo gorabehera, zorroztasunaren aldeko apustua egin zen Maastrichteko Itunean zehaztutako konbergentzia irizpideak errespetatu ahal izateko. Hala, austeritate neurriak hartzeari, aurrekontu zorrotzak egiteari eta diru politika estuagoa bultzatzeari esker, Espainiak goian aipatutako irizpide gehienak bete ahal izan zituen, eta 1999ko urtarrilaren 1ean euroan integratu ahal izan ziren herrialdeen zerrendan sartu zen. 1998ko udaberrian, Europar Batzordeak Espainiako emaitza ekonomikoen azterketa egin zuenean, zor publikoaren indizea zegoen soilik Maastrichten erabakitako irizpideetatik kanpo. Aldiz, irizpide horien barruan sartzen ziren inflazioa (% 2, 1997an), aurrekontu defizita (% 2,9), interes tasen bilakaera eta pezetaren parekotasuna aurreko bi urteetan zehar. XXI. mende hasierako higiezinen burbuila lehertzean, krisi sakonean sartu zen estatu osoa ordura arte eraikuntzak BPGaren % 16 ematen baitzuen, eta langile-tasa % 12 zen.[57] Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia % 20ra igo zen;[58] eta, Finantza Ministroaren arabera, «azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen».[59]
2017an, bigarren langabezia-tasarik handiena zuen Europar Batasuneko herrialdeen artean;[60] 2019an, % 14ko langabezia tasa zuen; Santiago Niño-Becerra ekonomialariak ohartarazi du, baina, beste % 15 nahigabeko azpienpleguan zebilela. Urte horretan, halaber, langabezia-tasa % 33koa zen eta, 16tik 24 urte artekoen tartean, % 70ekoa.[61]Desberdintasun sozialik handiena Euroguneko herrialdeen artean, herritarren artean errenta erabilgarriak duen banaketari begiratuta. 2006az geroztik, nabarmen handituz joan da desberdintasun sozial hori: gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da.[62] Autonomia erkidegoen artean, Madril (32.723 euro 2016an), Euskadi (31.805 euro) eta Nafarroak (29.807 euro) dute per capita errenta handiena, eta Extremadura (16.369 euro) eta Andaluziak (17.651 euro) txikiena.[63]
Azpiegiturak
Garraioa
Aireportuak
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Azken urteetan, badira mundu mailan nabarmendu diren kirolari espainiarrak. Fernando Alonso 1 Formulako Munduko Txapelketa 2005. urtean, Rafael Nadal, egun 60 partida segidan irabazita eta hainbat Roland Garros eskuan dituelarik. Espainiako Lehen mailako futbola munduan aurkitu daitezkeen jokalari onenekin osatuta dago, munduko ligarik onenetakoa omen da adituen ustez. Espainiako Itzulia delako lasterketa da txirrindularitzan nabarmentzen dena, hala ere, ia autonomia elkarte bakoitzean egiten da lasterketaren bat edo bi urtean. Txirrindularirik nabarmenena Alejandro Valverde da.
Espainiako gastronomiak platerak prestatzeko era asko ditu, herrialdea osatzen duten eskualde ezberdinen ekarpenekin aberasten dena. Jatorrizko sukaldaritza, landa- eta kosta-estiloen artekoa da, kultura askoren eta paisaien eta klimen aniztasuna adierazten duena.[64] Historian zehar, Espainia konkistatu duten herriek eta baita espainiarrek berek konkistatu eta kolonizatu dituzten herriek eragin handia izan dute espainiar sukaldaritzan. Egoera horrek sukaldaritzako teknika eta osagai ugari eman dizkio.
Herrialde komunikabide nagusiena telebista da. Espainiak irrati eta telebista kate publikoak ditu, RTVE erakundeak kudeatzen dituenak. Telebista kate nagusienak La 1, La 2, Antena 3, Cuatro, Telecinco eta laSexta dira. Kate guzti hauek pribatuak dira La 1 eta 2 izan ezik.
Estatu mailako 9 jaiegunez gain, autonomia erkidego bakoitzak bi jaiegun ezar ditzake, eta udalerri bakoitzak beste bi. Horrela, 13 edo 14 izanen da gehienezko kopurua guztira.