Edukira joan

1918

Wikipedia, Entziklopedia askea
1918. urtea
1918ko azaroaren 12ko egunkaria, Lehen Mundu Gerraren amaiera iragartzen.
Kronologia
MendeakXIX.aXX.aXXI.a
Hamarkadak1890(e)koa 1900(e)koa1910(e)koa1920(e)koa1930(e)koa
Urteak1915  • 1916  • 191719181919 • 1920 • 1921
Beste egutegi batzuetan
Gregoriotar egutegia1918
MCMXVIII
Ab urbe condita2671
Armeniar egutegia1367
ԹՎ ՌՅԿԷ
Bahá'í egutegia74 – 75
Bengaliar egutegia1325
Berber egutegia2868
Egutegi budista2462
Myanmarko egutegia1280
Bizantziar egutegia7426 – 7427
Koptoen egutegia1634 – 1635
Etiopiar egutegia1910 – 1911
Hebrear egutegia5678 – 5679
Egutegi hinduak
Bikram Samwat1974 – 1975
Shaka Samvat1840 – 1841
Kali Yuga5019 – 5020

Iraniar egutegia1296 – 1297
Islamiar egutegia1336 – 1337
Japoniar egutegiaTaishō 7
(大正7年)
Korear egutegia4251
Thailandiar eguzki egutegia2461
Holozeniar egutegia11918

1918 (MCMXVIII) asteartez hasitako urte arrunt bat izan zen Egutegi gregorianoan, eta astelehenez hasitako urte arrunt bat egutegi juliarrean. Kristoren ondorengo 1918. urtea izan zen, 2. milurtekoko 918. urtea, XX. mendeko 18. urtea eta 1910eko hamarkadako 9. urtea. 1918 hasi zenean egutegi gregorianoaren eta juliarraren artean 13 eguneko aldea zegoen. Bigarren hau 1923ra arte erabili zen munduko leku batzuetan.

1918. urtea Lehen Mundu Gerraren amaieragatik da ezaguna, urte horretako hamaikagarren hilabeteko hamaikagarren eguneko hamaikagarren orduan. 1918ko gripe pandemiak 50 eta 100 milioi pertsona artean hil zituen.

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Gertaerakaldatu iturburu kodea

Euskal Herriaaldatu iturburu kodea

Munduaaldatu iturburu kodea

Urtarrilaaldatu iturburu kodea

Otsailaaldatu iturburu kodea

Martxoaaldatu iturburu kodea

Apirilaaldatu iturburu kodea

Maiatzaaldatu iturburu kodea

  • Maiatzaren 1
  • Maiatzaren 2
  • Maiatzaren 3
    • Vyborgeko sarraskia: Carl Gustaf Emil Mannerheim komandantearen telegrama Vyborgeko komandantziara iritsi zen, sarraskia gelditzeko ekatuz. Dagoeneko 1.200 pertsona exekutatu zituzten Armada Zuriko militarrek, horien artean 800 Armada Gorriko militarrak ziren eta beste 360 eta 420 artean errusiar edo eslaviar etnietako zibilak.
    • Ahvenkoskiko gudua: Kymi bailaran geratzen ziren azken Finlandkoa Armada Gorriko soldaduek errendizio negoziazioak hasi zituzten Alemaniarekin.
    • Sobietarren Armada Gorria Errifleen 6. Dibisioa sortu zuen Gdoven, Errusia.
    • William Orpen artistak War erakusketa mustu zuen Londresen.
    • Katherine Mansfield idazle zeelandarra John Middleton Murryrekin ezkondu zen.
    • Cebun Filipinetako Cebu Unibertsitatea ireki zen.
  • Maiatzaren 4
    • Egiptoko Indar Espedizionarioa Jordan Bailarara erretiratu zen, Sunet Nimrun eta Es Salt mantendu ezinda. 1.784 hil ziren.
    • Sobietar Batasunak Belomorski, Ipar Kaukaso eta Volgako barruti militarrak sortu zituen.
    • Finlandiako Senatua berrezarri zen Vaasan.
    • Ontario Beisbol sortu zen Hamiltonen.
  • Maiatzaren 5
  • Maiatzaren 6
  • Maiatzaren 7: Errumaniak ituna sinatu zuen Erdialdeko Inperioekin Lehen Mundu Gerran zuen papera amaituz. Ituna ez zuen Fernando I.a Errumaniakoak sinatu. Alemaniak armistizioa azaroaren 11n sinatu zuenean itun hau ezeztatu zen.
  • Maiatzaren 8:
    • Lehen Musulman-Kristau Elkartea bildu zen Jaffan, Palestina.
    • SM U-32 urpekaria Maltako mendebaldean suntsitu zuten, 41 soldadu hilaz.
  • Maiatzaren 9:
    • Royal Navyk ez zuen lortu Ostendeko alemaniar urpekarien basea setiatzea.
    • John French Erresuma Batuko Armadako komandante goren izendatu zuten Irlandan.
    • Alemania Dover bonbardatzen saiatu zen, baina Ipar Itsasoan zegoen haizea zela eta buelta eman behar izan zuten.
    • Alemaniar SM UC-78 urpekaria Mantxako Kanalean urperatu zuen Queen Alexandra itsasontziak.
    • René Fonck frantziar pilotuak sei hegazkin alemaniar suntsitu zituen egun berean.
    • Edgar Sisson amerikar espioiak The German-Bolshevik Conspiracy liburua argitaratu zuen Petrograden. Bere esanetan Vladimir Lenin eta Leon Trotskik konspiartu zuten Alemaniarekin Errusia gerratik aldentzeko. Dokumentuak faltsuak ziren.
    • Royal Air Forcek Aireko 158. eskoadroia sortu zuen.
  • Maiatzaren 10
    • Kanioweko gudua: Józef Hallerrek gidatzen zituen Poloniako II. Korpusa Errusian Alemaniako Armada Inperialak inguratu zituen. Poloniar 8.000 soldadu eta alemaniar 12.000 soldadu zeuden gaur egungo Ukrainan dagoen Kaniów hirian.
    • Alemaniako L 62 zeppelinak eztanda egin zuen Ipar Itsasoaren gainean. Alemaniak istripua izan zela esan zuen, Erresuma Batuak bere eraso baten ondorio izan zela.
    • Torpedoek SM UB-16 urpekari alemaniarra deuseztu zuten Ipar Itsasoan. 14 soldadutik 13 hil ziren.
    • Inverted Jenny zigilua sortu zen. Curtiss JN-4 hegazkin bat alderantziz agertzen zen, istripuz. AEBko filateliako akatsik ezagunena da, eta zigilu bakarra 997.500 dolarretan saldu zen.
  • Maiatzaren 11
    • Ipar Kaukasoko Errepublika Menditsua ofizialki sortu zen.
    • Kanióweko gudua: Poloniar indarren erresistentziaren ostean, alemaniar agintari militarrek su-etena eskaini zuten. Alemaniak 1.500 hildako eta Poloniak 1.000 hildako zituzten, gutxi gorabehera, une hartan. 3.250 poloniar soldadu preso hartu zituzten, eta beste milaka batzuek ihes egieta lortu zuten.
    • Alemaniako SM UC-52 urpekariak Italiako Verona itsasontzia urperatu zuen, 880 hildako eraginez.
    • SM UC-54 urpekariak Sant Anna frantziar itsasontzia urperatu zuen, 605 hildako eraginez.
  • Maiatzaren 12
    • Erresuma Batuko HMS D4 urpekariak Alemaniako SM UB-72 urpekariak hondoratu zuen, bertan zeuden 34 militarrak hilaz.
    • Erresuma Batuko RMS Olympic itsasontziak Alemaniako SM UB-72 urpekariak hondoratu zuen, bertan zeuden 40 militarretatik 9 hilez. Bizirik atera zirenak AEBko USS Davis itsasontziak jaso zituen.
  • Maiatzaren 13
    • Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Potalak lehenengo hegazkin bidezko zigilua inprimatu zuen, Curtiss JN-4 "Jenny" hegazkina zuen zigilu bat.
    • Alemaniako SM UB-114 urpekaria Kieletik gertu hondartu zen. Zazpi militar hil ziren.
    • Frantziako Armadak Gerra Tankeen 501. Erregimendua sortu zuen.
  • Maiatzaren 14
    • Austria-Hungariako Inperioaren SM U-27 urpekariak HMS Phoenix itsasontzia urperatu zuen Adriatikoan. Bi hildako izan ziren.
    • Hego Afrikako Harry Hands alkateak "Hiru Minutuko Geldiunea" ezarri zuen, eguerdiro egiten zena Lurmutur Hirian dagoen Signal Hilleko kanoiaren tiro hotsa eta gero. 1919ko azaroan sortu zen bi minutuko isilunearen aurrekaria izan zen.
    • Iowako William L. Harding gobernadoreak Alemaniaren aurkako proklamazio gogorra egin zuen, beranduago Babelgo Proklamazioa izenarekin ezagutuko zena. Proklamazioak zioen ingelesa zela eskola publiko eta pribatuetan, eztabaida publikoetan, trenetan, telefonoan eta bilera eta erlijio-ekitaldi guztietan erabili zitekeen hizkuntza bakarra.
  • Maiatzaren 15
  • Maiatzaren 16
    • Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak 1918ko Sedizio Legea onartu zuen, 1917ko Espioitza Legearen jarraipen bat. AEBko gobernuaren zein bere gerra ekimenaren aurka hitz egiten zutenen aurkako neurriak hartzea ahalbidetzen zuen.
    • Carl Gustaf Emil Mannerheim Finlandiako Armada Zuriko komandanteak garaipenaren desfilea antolatu zuen Helsinkin.
    • Alemaniako Itsas Armada Inperialak SMS Stuttgart itsasontzia hegazkinak garraiatzeko prestatu zuen. Bi mundu gerratan zerbitzu hori eskaini zuen itsasontzi bakarra izan zen.
    • Ukrainako Alderdi Sozialista Iraultzailea bitan zaittu zen bere laugarren kongresuan.
    • Ukrinform albiste agentzia ofiziala sortu zen. Dmitro Dontsov izan zen bere lehenengo zuzendaria.
    • Hazel Turner nekazari beltzaren aurkako lintxamendia Georgian, Hampton Smith nekazariaren heriotzan parte hartu zuela pentsatuz. Turner izan zen Smith familiak eskatuta hil zituzten 13 gizon beltzetako bat.
    • Gaur egun George Washington eta Jefferson Baso Nazionalaren parte den Shenandoan Baso Nazionala sortu zen Apalatxeetan.
  • Maiatzaren 17
    • Frantziako barku batek Alemaniako SM UC-35 urpekaria hondoratu zuen. Bertan zeuden 20 militar hil ziren.
    • Evanstoneko Ipar-Mendebaldeko Unibertsitatean Pi Kappa Lambda fraternitatea sortu zen, musika hezkuntzan zentratuz.
    • Japonian Kansai Paint enpresa sortu zen.

Ekainaaldatu iturburu kodea

Uztailaaldatu iturburu kodea

Abuztuaaldatu iturburu kodea

Irailaaldatu iturburu kodea

Urriaaldatu iturburu kodea

Azaroaaldatu iturburu kodea

Abenduaaldatu iturburu kodea

Arte eta kulturaaldatu iturburu kodea

Zientzia eta teknologiaaldatu iturburu kodea

Kirolakaldatu iturburu kodea

Jaiotzakaldatu iturburu kodea

Urtarrilaaldatu iturburu kodea

Otsailaaldatu iturburu kodea

Martxoaaldatu iturburu kodea

Apirilaaldatu iturburu kodea

Maiatzaaldatu iturburu kodea

Ekainaaldatu iturburu kodea

Uztailaaldatu iturburu kodea

Abuztuaaldatu iturburu kodea

Irailaaldatu iturburu kodea

Urriaaldatu iturburu kodea

Azaroaaldatu iturburu kodea

Abenduaaldatu iturburu kodea

Egun ezezaguna edo zehaztugabeaaldatu iturburu kodea

Heriotzakaldatu iturburu kodea

Urtarrilaaldatu iturburu kodea

Otsailaaldatu iturburu kodea

Martxoaaldatu iturburu kodea

Apirilaaldatu iturburu kodea

Maiatzaaldatu iturburu kodea

Ekainaaldatu iturburu kodea

Uztailaaldatu iturburu kodea

Abuztuaaldatu iturburu kodea

Irailaaldatu iturburu kodea

Urriaaldatu iturburu kodea

Azaroaaldatu iturburu kodea

Abenduaaldatu iturburu kodea

Egun ezezaguna edo zehaztugabeaaldatu iturburu kodea

Nobel saridunakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea


🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna